XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berak aurkitu zuen gazteluaren harresia Jentilbaratzan, jentilen bila hasi zenean.

Geologian eta Paleontologian nola hasi

Esan dugunez, Natur Zientziak oso gogoko zituen Joxemigelek.

Iruditu zitzaidan behar nituela ikasi.

Seminarioan zerbait ikasten genuen Historia Natural deituan, baina gutxi.

Geologia pixka bat sartzen zen, baina apenas.

Nik maite nituen gai hauek.

Bi aldiz pentsatu gabe, Jose Ignacio Landerer izeneko irakasle baten Geología y Paleontología liburua erosi zuen.

Valentziako Unibertsitateko irakaslea zen Landerer.

Seminarioan bazen oñatiar bat Joxemigel baino lehenagotik Geologia ikasten ari zena, eta hark eman zion gomendioa liburu hori erosteko.

Ez zen Joxemigel berehala eta erraz konformatzen zena.

Gauza batzuk behar bezala ulertzen ez zituela eta, eskutitza bidali zion Landerer irakasleari: Seminarista bat naiz baina denbora soberan dut.

Udako lau hilabeteak oso-osorik.

Geologia eta Paleontologia ikaskuntza egin nahi nuke eta gauza batzuk ez ditut ulertzen.

Eskertuko nizuke argibideren bat.

Irakasle valentziarrak ontzat hartu zuen